ANARTIST (EUSKERA)

Komunikatu eta manifestuak

Anartisten Komunikatu antierrepresiboa

Artisten eta sortzaileen komunitatetik, Komunitate libre eta libertariotik, Mugimendu hacktibistatik, Mugimendu deszentralizatu eta deszentralizatzailetik,

Anartistetik gure indarra eta elkartasuna gehitu nahi dizkiogu azken aste honetan kalera atera den jende guztiarenari, Espainiako Estatuaren errepresioaren aurka eta Pablo Haselen berehalako askapenaren alde. Badakigu kaleak argiztatzen ari den mugimendu hau adierazpen-askatasunetik askoz haratago doala. Mundu zaharraren miseria da, kalera ateratzen gaituena mundu berri bat aldarrikatzera. Zapaldu eta gaitzetsi egiten gaituen gizarte indibidualista eta indibidualizatzaile batean bizitzearen miseria.

Hitz hauek idatzi nahi ditugu, baita ere, gure sutxo komunitarioaren beroa gure auzotar eta borroka-lagun guztiei helarazteko. Garai zailak izan arren, une honetan sentitzen gara adiskide. Indibidualtasuna erretzen dugu eta 'bestean' islatuak ikusten gara. Bakarrik ez gaudela sentitzen dugu. Gauza beraren aurka borrokatzen garela, gure bihotzek erritmo desberdinetan egin arren taupa.

Gustatuko litzaiguke gure amorruak, maitasunak eta indarrak ez mundu zaharraren aurka soilik borrokatzea. Mundu berriaren alde ere borrokatzea nahi dugu. Eztabaidatuz, (des)eraikiz, gure eskuak eta gure lana elkartuz, gure artea partekatuz; gizarte deszentralizatu, deszentralizatzaile, komunitario, bidezko, federatu eta librea sortuz.

Arrazoiak soberan ditugu, ideiak soberan ditugu,

Anartist komunitatea Tresna libreak artista libreentzat Dena deszentralizatzera! Mundu berri bat daukagu gure tresnetan https://anartist.org

Comunicado disponible en: · CATALÀ: https://blog.anartist.org/anartist-catala · EUSKERA: https://blog.anartist.org/anartist-euskera · ESPERANTO: https://blog.anartist.org/anartist-esperanto · CASTELLANO: https://blog.anartist.org/anartist